A.G.A.K.O.
da gaur egun Arrasateko Gaztetxea kudeatzen duen gazte asanbladaren
izena. Izenak zera esan nahi du, Arrasateko Gazte Alternatiboen
kofradia Organizatua.
Hau
gaur egun 40-50 bat partaidez osatua dago eta gehiengoa 17-20
urteko gazteak garen arren asanbladaren ateak irekita daude bertan
parte hartu nahi duen edozeinentzat. Asanbladak ostiralero burutzen
ditugu 22:30 etan beheko solairuan eta hauetan Gaztetxearekin
eta gazteokin erlazionatutako gaiak eztabaidatzen ditugu.
Gaur
egun hainbat taldetxotan banatuta gaude, gaztetxe gabe egon ginen
hilabeteetan Garaion egin genuen mintegian erabaki bezala. Hauetako
talde bakoitzak eginkizun desberdina du eta pertsona desberdinez
osatua dago, asanbladez gain talde desberdin hauek astean zehar
bilerak ere egiten dituztelarik (hau taldeen araberakoa da, talde
batzuk egunerokotasun bat behar dutelarik eta beste batzuk berriz
ez).

Taldeak
honakoak dira: Barra taldea, kultur eskaintza taldea, komunikazio
taldea, aisialdi taldea, diruzaintza eta mantenimentu taldea.
Barra
taldearen ardurak dira edarien eskaerak egitea, almazena zaintzea
eta asteburuetako txandez arduratzea (gaztetxeko barra asteburuetan
soilik irekitzen da eta hau herriko koadrilek eramaten dute, beraz
barra taldekoak arduratzen dira koadrila hauei giltzak ematen...).
Kultur eskaintza taldea berriz kontzertu, hitzaldi, diaporama...
ez arduratzen da, hau da, Gaztetxe barruan burutzen diren ekintzez.
Komunikazio
taldeak ekitaldietarako kartelak egin eta jartzeaz gain, komunikabideak
ohartarazten ditu eta kanpora begira Gaztetxearen irudia zaintzeaz
arduratzen da.Gazta-ya! fanzinea kaleratzeaz ere Komunikazio taldea
arduratzen da eta Gaztetxearen materiala(kamisetak, metxeroak,
pegatak...) ere talde honetakoek ekoizten dute (web orrialde hau
ere).
Aisialdi
taldekoen zeregin nagusia Gaztetxetik kanporako ekintzak antolatzean
datza, mendi irteerak eta garbiketak, martxak, bazkariak, hainbat
lekutarako autobusak....
Azkenik
mantenimentu taldea Gaztetxean apurtzen diren gauzak.... konpontzeaz
arduratzen da eta diruzaintza berriz gaztetxeko diru sarrera-irteerak
kontrolatzeaz.
Bukatzeko
esan gaur egun Gaztetxea kudeatzeko talde hauez gain beste batzuk
sortu ditugula kanpora begira, Etxebizitzen, Gazteon aurkako erasoen,
euskararen eta Azpiegituren inguruan lan taldeak osatu ditugularik
.
A.g.a.k.o.
ren komunikatuak:
- Gaztetxeak
herriari (2002-05-02) Bizilagunen kexei erantzun nahian
-